Iker Laurobaren eta Izaroren kontzertuak egongo dira etzi
Iker Lauroba musikariaren eta Izaro eta bere taldearen kontzertuak egongo dira zapatu arratsaldean Ondarroako Portuko Ranpan, Ondarroako Udalak eta Portuko Ranpik antolatuta.Sareartin ekimenaren barruan daude bi kontzertuak, eta 19:00etan hasiko dira. ...
Sareartin ekimenaren barruan daude bi kontzertuak, eta 19:00etan hasiko dira. Izaro Andresek joko du lehenengo, eta Iker Laurobak gero.
Sarrerak erosteko bi aukera daude. Aurresalmentan eskuratu ahalko dira Noya tabernan eta Zurrumurru liburudendan, 6 euroan. Sarrerak egunean bertan erosi nahi dituztenek ere edukiko dute horretarako aukera, baina txarteldegiko sarrerak 8 euroan salduko dira.
Izaro Andres abeslari mallabiarra Om deitutako birako azken kontzertuak eskaintzen ari da. Iker Lauroba donostiarrak, berriz, duela gutxi kaleratu duen Nire gotorlekutik laneko abestiak eskainiko ditu.