Herriz herri, Bermeora helduko da Athletic Fundazioa
Athletic Fundazioaren Athletic herriz herri ekimena Bermeora helduko da asteburu honetan. Hain zuzen, jolasek, puzgarriek, giza futbolinak, ludotekak eta bestek beteko dute domeka honetan herriko Lamera. Hala, jolasean, herriko ume eta gazteen artean futbolaren izaera ludikoa zabaltzeko du helburu ekimenak, jarrera lehiakorrak baztertuz.
Ate puzgarria, puntaria lantzeko jolasak, giza futbolina, photocall-a, ludoteka eta beste ekarriko ditu Athletic Fundazioak Bermeora. Horrez gain, makillaje eta futbol txapak egiteko tailerrak, marrazki lehiaketa eta beste hainbat jardueragaz gozatzeko aukera izango dute herriko umeek. Jokoak dinamizatzeneta galderekin Lamera girotzen aurkezle bat ere egongo da domeka goizean.
10:30ean hasi eta 14:30era bitaartean iraungo du Athletic herriz herri ekimenak. Jakinarazi dutenez, batez ere hiru eta zortzi urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera da.
Dena den, Bermeoko Udalak eta Athletic Fundazioak herritar denak gonbidatu dituzte domekako ekimen horretan parte hartzera.