Erromeidxeko antolatzaileek zozketako sariak banatu zituzten atzo, hiru zenbaki irabazleen arduradunak agertu ostean.
Miren Lupe Anduiza, Arantza Gotxi eta Imanol Rodriguez
Arantza Gotxik eta Imanol Rodriguezek honako sariak jaso dituzte; batek, hiriren bateko hotel batean bi gau egiteko saria, besteak, berriz, nekazalturismo batean asteburu pasa bat. Miren Lupe Anduizak jasotako saria, bestalde, Alde Zaharra Bizirik elkarteak emandako saria izan da: Alde Zaharreko bost tabernetan kontsumizioak.
Hemen, ekainaren 3an egin zen Erromeidxeko argazki galeria.