Eguraldi ona espero da astebururako, eta, horrekin, iaz baino motorzale gehiago ere espero ditu Izaro Bikers motorzaleen elkarteak asteburuko Magurios topaketarako. Diotenez, 400 motorzaletik gora batzea espero dute.
Motorzaleak, iaz, zapatu iluntzean, Pergolan
Madril, Burgos, Leon edota Castellotik etorritako motorzaleak espero dituzte. Bihartik aurrera, gainera, Burujabetasun zelaian kanpatzeko aukera dute motorzaleek, urtero legez.
Bihar iluntzean hasi eta domeka eguerdira arte, egitarau zabala prestatu du Izaro Bikersek. Motorzaleez gain, bertaratzen diren guztiek izango dute ondo pasatzeko aukera.
Hemen aurtengo egitarau:
BIHAR
20:00. Txosna eta kanpaldi gunearen irekiera.
ZAPATUA
08:00-10:00. Dutxak.
10:00. Izena emateko tartea zabalduko dute.
12:00-15:00. Umeentzako jokoak.
11:00-13:00. Motoekin ibilbidea.
15:00. Bazkaria.
17:00-19:00. Biker jokoak.
19:30. Zozketak.
20:00-21:30. Cactus taldearen kontzertua.
22:00. Afaria.
23:30-00:00. Argi-zuziekin ibilbidea egingo dute motoetan, herritik.
00:00. DJ Oihan Vega.
DOMEKA
08:00-10:00. Dutxak.
09:00-10:00. Izena eman dutenentzako gosaria.
11:00-13:00. Motoekin ibilbidea.
13:00-14:30. Battle show ikuskizuna: motozale bat eta txirrindulari bat ariko dira lehian.
14:30. Zozketak.
15:00. Bazkaria