36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan, Mutrikun

36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan, Mutrikun, egun osoan. Jaia Gure Ametsa dantza taldeak eta Mutrikuko Udalak antolatuta egingo da.10:30ean jarri dute ordua. Albokako parkean batuko dira dantza talde guztiak ordu horretan. Parte hartuko duten...

36. Umeen Euskal Jaia ospatuko dute domekan, Mutrikun, egun osoan. Jaia Gure Ametsa dantza taldeak eta Mutrikuko Udalak antolatuta egingo da.

10:30ean jarri dute ordua. Albokako parkean batuko dira dantza talde guztiak ordu horretan. Parte hartuko duten dantzariak 5 eta 14 urte bitartekoak izango dira. Zehatz esateko, ondoko dantza taldeek parte hartuko dute: Mutrikuko Gure Ametsa, Zarauzko Jalgi, Lekeitioko Etorkizuna eta Debako Gure Kai.

13:30ean hasita, erakustaldia egingo dute parte hartzaile guztiek Goiko Plazan. Aurretik, Mutrikuko kaleetan barrena ariko dira talde guztiak, Goiko Plazan amaitzeko.

Ostean, bazkaria jango dute guztiek batera, eta 17:00etan, Goiko Plazatik kalejiran abiatuko dira Beheko Plazaraino. Kalejira amaitutakoan, Joxe Mendizabalen erromeria egongo da.