2020rako turismoaren kalitatea eta aniztasuna sendotu nahi dituzte
Atzo aurkeztu zuten Arbe hotelean Debabarreneko Turismoaren Plan Estrategikoa eskualdeko alkateek eta Debegesako, foru aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariekMutrikuko Arbe hotelean egin zuten atzo Debabarreneko Turismoaren Plan Estrategikoaren aurkezp...
Atzo aurkeztu zuten Arbe hotelean Debabarreneko Turismoaren Plan Estrategikoa eskualdeko alkateek eta Debegesako, foru aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariek
Mutrikuko Arbe hotelean egin zuten atzo Debabarreneko Turismoaren Plan Estrategikoaren aurkezpena Debabarreneko alkate, Debegesako arduradun eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako turismo zuzendariek.Plan estrategiko berri horrek 2020. urtera arte iraungo du, eta 2008-2012 urteen bitartean egondako plana eguneratuko du. Plan berriak azken urteetan turismoaren arloan eman diren aldaketa nabarmenak kontuan izan eta turismo-helmuga lehiakor eta iraunkor bat lortzea du helburu. 2015ean hasitako hausnarketa prozesu baten ondorioz prestatutako plan estrategikoa da, eta Aitziber Kortazar Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduradunak adierazi duenez, Debabarrena nortasun propiodun turismo-helmuga bihurtzea da xedea.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendari Maite Cruzadoren esanetan, «ezinbestekoa da sektore publiko eta pribatuaren arteko elkarlana», eta Debabarreneko erakunde eta Eusko Jaurlaritzarekin batera elkarlanean aritzeko konpromisoa berretsi du.
Bestalde, gogoratu zuten Turismo Plan berriak definitzen duen estrategia lerrokaturik dagoela 2020ra bitarteko Euskal Turismoaren Plan Estrategikoarekin eta Gipuzkoako turismo estrategia berbideratzeko aldundiak sortu duen Explore San Sebastian Region marka berriaren filosofiarekin. Dokumentu hori eskualdeko sektore turistikoarekin batera landu da, eta ordezkari politikoez gain, Debabarreneko eragile publiko eta pribatuek parte hartu dute.
Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Maider Etxebarria ere Arbe hoteleko aurkezpenean egon da, eta elkarlanerako deia egin die bertaratu diren ordezkariei. Halaber, «bere bulegoko ateak zabalik» dituela ere gogorarazi zien ordezkariei, guztiek batera aurrera egiteko.
Herrien posiziomendua
Turismo plan berriak lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako ereduaren aldeko apustua egin, Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkearen barruan Debako eta Mutrikuko herrien posizionamendua berezko diskurtsoarekin sendotu, eta bisitariak kostaldeko herrietatik barnealdera erakartzeko produktu eta esperientzia turistikoak garatu nahi ditu. Mutrikuren kasuan, Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkearen barruan kokatzen denez, diskurtso propio hori «arrantzaren inguruan eraiki dutela eta aurrerantzean ere horrela egingo dutela» nabarmendu du Debegesako arduradunak.
Hori guztiori gauzatzeko, bost oinarri izango ditu planak guztira: egungo errealitatera eta atzemandako beharretara egokitu, eskualdeko turismoaren egoera hobetu, eskaintza turistikoa hobetu, marketing-a landu eta prestakuntza sustatuz, lehiakortasuna landu.