Lekeitioko Udalak kalatxorien populazioa kontrolatuko du aurten ere
Maiatzetik uztailera luzatuko da kanpaina. Habiak lokalizatu eta arrautzak kenduko dituzte kalatxori kopurua kontrolatzeko. Herritarren laguntasuna eskatu dute habiak aurkitzekoJoan den urtean bezala, aurten ere kalatxorien populazioa kontrolatzeko kan...
Maiatzetik uztailera luzatuko da kanpaina. Habiak lokalizatu eta arrautzak kenduko dituzte kalatxori kopurua kontrolatzeko. Herritarren laguntasuna eskatu dute habiak aurkitzeko
Joan den urtean bezala, aurten ere kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina hasi du Lekeitioko Udalak. Teilatuetako habiak lokalizatzeko herritarren kolaborazioa eskatu dute.Maiatzetik uztailera egingo dute kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina, azaldu dutenez, sasoi horretan jartzen dituzte-eta arrautzak kalatxoriek. «Bi bider jartzen dituzte arrautzak, eta bi bider kendu behar izaten dira, batzuetan hiru ere bai. Kanpaina horren bitartez, habiak non dauden lokalizatu eta arrautzak kendu egiten dira kalatxori kopurua kontrolatu ahal izateko».
Laguntza ezinbestekoa
Lan hori egiteko, Lekeitioko Udalak enpresa bat kontratatu du, eta nahiz eta gutxi gorabeherako habien errolda bat egon, lokalizatzeko herritarren laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Beraz, etxeko teilatuan edo auzoko teilatuetan habiak dauden susmoa daukaten herritarrei udaletxean haien berri emateko eskatu die Lekeitioko Udalak. Jakinarazpena udaletxera bertara etorrita edo udala@lekeitio.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita egin dezaketela zehaztu dute.