Bermeoko Eleizalde ikastolak eskola jasangarria dela ziurtatzen duen saria jaso du gaur Busturiko Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian. Azken urteotan Eskola Agenda 21 programaren baitan egindako lanaren emaitza da saria.
Lehenengo aldiz jaso du Eskola Jasangarriaren ziurtagiria Eleizalde Ikastolak
Era berean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira Ekoetxea Urdaibain egindako ekitaldian, Eskola Agenda 21 programari atxikitutako 8 ikastetxek jaso dute eskola jasangarriaren diploma lehen aldiz. Bestalde, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 23 ikastetxek eskola iraunkorrak direla berretsi dute.
Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuen eskutik jaso dituzte ziurtagiriak ikastetxeetako ordezkariek. Hemendik aurrera, Eleizalde Ikastolak aitzatespenaren erakusgarri den bandera zuria izango du zintzilik.