Emaitza onekin itzuli da Ager Solabarrieta tiratzailea Madrildik
Espainiako Txapelketarako sailkapen jardunaldia jokatu du asteburuan Ager Solabarrietak Madrilgo (Espainia) Canto Blanco galerian. Egindako lanagaz «pozik» itzuli dela jakitera eman du tiratzaile ondarrutarrak.Hamazortzi tiratzaile aritu ziren nor ba...
Hamazortzi tiratzaile aritu ziren nor baino nor gehiago bi modalitatetan, zutikakoan eta etzandakoan. Zapatuan, zutikakoa jokatu zuten, eta aukerazko 600 puntutik 581 egitea lortu zuen Solabarrietak. Domekan, berriz, etzandakoan, aukerazko 600 puntutik 600 egin zituen tiratzaile ondarrutarrak.
Ager Solabarrietak eskerrak eman nahi izan dizkie bai Ondarroako Udalari bai eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioari ere, eman dioten laguntza guztiagatik.