Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Euskara

Bertsoekin jostatzeko aukera izan dute ikasleek

Oihana Cabello Elorriaga
Gernika-Lumo
2017/06/06
Bertsolaritzari buruz dakitena erakusteko aukera izan dute gaur eskola umeek, Lizeo antzokian egin dituzten bertso topaketetan. Kantatzeaz gain, jolasteko aukera ere izan dute, Ander Elortegi bertsolariak gidatutako saioetan. bertso jostatu Ikasturtean ikasitakoa erakutsiz, ondo pasatzeko aukera ere izan dute, beraz. 10:00etako eta 12:00etako saioetan, Lizeo antzokian bildu dira LH 5-6. mailetako eta DBHko ikasleak. Asmakizunak, jolasak, antzezlanak eta bestelakoak baliatuz, bertsoak sortzeko ahalmena erakutsi zuten gazteek.
“Hizkuntza arlo askotan landu daiteke, eta, sarritan, arlo akademikoarekin lotzen dugu euskara”.
Bigarren urtez egin dute topaketa, eta balorazio ona egin du Euskara zinegotzi Marisa Aldamizetxebarriak. Haren esanetan, topaketek bertsolaritzari hezkuntza mailan behar duen lekua ematea dute xede. «Bertsoekin gozatzeko aukera dute ikasleek, eta , horrela, bertsolaritzak merezi duen tokia hartzen du», zehaztu du. Bertsolaritza klaseekin, bertsoekiko zaletasuna pizteaz gain, hizkuntza ere lantzen dute ikasleek. Zinegotziak esan duenez, «hizkuntza arlo askotan landu daiteke, eta, sarritan, arlo akademikoarekin lotzen dugu euskara. Baina hori baino gehiago da, eta bertsolaritzak euskara modu gozagarrian lantzeko aukera ematen du». lilibertso Zaletasuna piztu asmoz. 10:00etako saioan bildu dira Seber Altube, Mertzede, Barrutia eta Barrutialde ikastetxeak; eta 12:00etakoan Allende Salazar, Gernika BHI eta San Fidel. Bigarrenez egin dute topaketa, iazko arrakastari erantzunez. «Eskoletan hasi ziren ikasleak bertsoak modu ezberdinean lantzen, eta iaz erabaki genuen lehenengoz eskolen arteko topaketak egitea. Ikasleek pozik parte hartu zuten, gustura egon ziren eta aurten berriro errepikatzea erabaki dugu», azaldu du Euskara zinegotziak. bertso topaketa Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak antolatzen dituzte topaketak, eta iaz baino zaletasun handiagoa nabari izan dute. Eszenatokian, ikasleek egin beharrekoa gidatzeko ardura izan du Ander Elortegi bertsolariak.
Bertsolaritzak ibilbide bat izan dezakeela erakusteko, ilibertsoko kideek ere parte hartu dute topaketetan
Eta ikasleei bertsolaritzak ibilbide bat izan dezakeela erakusteko, Elortegiren eskutik heldu dira, baita, Lilibertsoko kideak oholtza gainera. Mikel Retolaza eta Ibai Amillategi Elortegiren aginduei jarraituta egin dute gaur bertsotan, 10:00etako saioan. Librean, ofizioka edo puntuka, bertso saioa eskaini diete bi bertsolariek Lizeo antzokian bildutakoei. Topaketek, beraz, zaletasuna sortzen lagunduko dutelakoan dago Aldamizetxebarria.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.