Zazpigarrenez antolatu dute Bermeon Erromeidxe. Herriko hainbat talderen eskutik, kaleak doinuz eta dantzaz betetzeko jaia izan ohi da Erromeidxe. Eguraldia ez dute lagun izan gaur, baina, hala ere, euri tanten erritmora dantza egin dute gaur Alde Zaharretik.
Euskal Herriko musika eta folkloreagaz «ondo pasatzeko» aukera eskaini eta herrian giro «aparta» sortzea dute asmo Erromeidxe-ren antolatzaileek, eta asmo horri eutsi diote gaur. 12:00etan hasita, Alde Zaharretik kalejiran ibili dira haainbaat talde. 14:00etan, berriz, Goiko Plazako Andra Mari elizako atrepean bildu dira denak, aterpean ekitaldi bateratua egiteko. Euskal dantzen erritmora, bertan dantza egin dute herritarrek eta erraldoiek.
15:00etan, berriz, herri bazkarian bildu dira, Artza frontoian. Hain zuzen ere, Haitz Nagusijje auzo elkartea, Izaro Abesbatza, Bermeoko Abesbatza, Alkartasuna Dantza Taldea, Arrekatxutxa Trikitixa Taldea, Bermeoko Berbalagun, Erroxape Emakumeen Elkartea, Bermeoko Irrintzilariak, Kankinkabara Txistu Taldea, Kanta Kanta Lorue, Euskeraz Berbetan, Nuntxaku kultur elkartea eta Bermeoko Erraldoien Konpartsa izan dira gaurko eguna antolatu dituzten taldeak.
Argazki galeria,
hemen ikusgai.