Mutrikuko Gaztetxeak ekaineko ekintzen agenda aurkeztu du
Hilabete honetarako, alor ezberdineko bost ekintza antolatu dituzte. Gaztetxeaz gain, herriko beste leku batzuetan ere egingo dituzte ekintzak.Bihar, Mutriku ezautzen mendi irteera egingo dute, herriko mendietatik zehar. Bitartean, Astigarribia auzoa e...
Bihar, Mutriku ezautzen mendi irteera egingo dute, herriko mendietatik zehar. Bitartean, Astigarribia auzoa ezagutzeko aukera ere egongo da. Irteera 09:30ean egingo dute Gaztetxetik, baina eguraldi txarra eginez gero, 11:00etan bilduko lirateke leku berean.
Ekainaren 15ean, berriz, eguena, Nafarra anai zaharra hitzaldia egongo da, eta hitzordua 19:00etan egin dute Atxukalen. Bertan, Nafarroaren apurketaren arrazoiak eta ondorioak azalduko dituzte Nabarralde elkartekoek.
Ekainaren 17an, berriz, Bertsio Gaba ospatuko dute Gaztetxean, 22:30ean. Herriko rockeroek abesti ezagunen bertsioak eskainiko dituzte, Jai Batzordeak antolatuta.
Ekainaren 18an, Ehun Kilo taldeak kontzertua eskainiko du Gaztetxean, 20:00etan. Sarrera 3 eurokoa izango da, eta ateak 19:00etan zabalduko dituzte. Hogei urteren ondoren, taldearen kantu ezagunenez gozatzeko aukera egongo da berriz ere.
Hileko ekintzei amaiera emateko, ekainaren 25ean, Entre Copas filmaren emanaldia egongo da 18:30ean, Gaztetxean, Zine Forum taldearen eskutik. Amai-eran, 20:30ak inguruan, ardo dastaketa egingo dute Orlando Arreitunandiarekin.