Mikel Lertxundiren lanak Sculto azokan egongo dira ikusgai
Mikel Lertxundi eskultore berriatuarrak bere eskulturak erakutsiko ditu, Bilboko Juan Manuel Lumbreras galeriagaz, Logroñoko azoka eraikinean (San Blas merkatuan, Abastos plaza). Eguaztenean inauguratu zuten azoka, hala ere, herritarren bisitak atzo h...
Sculto azoka soilik eskultura diziplinari eskainitako azoka da, eta estreinako egingo da; aintzindaria eta Espainia mailan egiten den bakarra da, eta Lertxundi bertan parte hartzeko aukeratu dute. Lertxundigaz batera, Espainia mailako beste hainbat eskultorek parte hartuko dute azokan. «Nazioarte mailan ezagunak diren eskultoreak bilduko ditu azokak», esan dute antolatzaileek.
12:00etatik 20:00etara bitartean egongo da ikusgai erakusketa, gaur eta bihar. Domekan, berriz, 12:00etatik 18:00etarako ordutegian aurkituko dute zabalik bisitariek.