Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan San Frantzisko herri ikastetxeko, Eleizalde Ikastolako eta Sagrado Corazon ikastetxeko ikasleek
Komunetik toallitarik EZ kanpaina martxan jarri dute, zapi bustiek sortzen dituzten arazoekin arduratuta.
Kanpainaren berri eman diete hiru ikastetxeetako ikasleek herritarrei
Iaz egindako Udal Foroan, Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkateorde eta Zerbitzuetako zinegotziak, ikastetxeei zapi bustiak saneamendu sarean sortzen ari diren arazoen berri eman zien eta ikasleen inplikazioa eskatu zuen. Modu horretan,
hainbat jarduera antolatu dituzte ikasleei zein familiei bideratuta, zapi bustiek komunetik botatzean saneamendu sarean sorrarazten dituzten kalteen berri eman eta
herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.
Ikasleek
herri mailan diagnosia egiteko inkesta prestatu eta horiek familiei bidaltzeaz gain, herriko
kaleetara atera dira herritarrei galdetu eta kanpainaren berri emateko asmoz. Arduradunek gogoratu dutenez, e
z da komeni inolako zapi bustirik komunetik botatzea “ezinbestekoa baita hoditeriak ez trabatzeko eta saneamendu sarean arazorik ez izateko”.