Zapaturako aurreikusita egon den Scooter Euskal Ligaren Bermeoko jardunaldia atzeratu egin dute
Eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, Bermeon, zapatuan egitekoa zen Scooter Euskal Ligaren 3.jardunaldia atzeratzea erabaki dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, data berria jakin bezain pronto emango dute jakitera.
El Establo Pirata kirol klubak antolatzen du Scooter Euskal liga. Aurten lehenengo aldiz egin dute, eta bina saio antolatu diztuzte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian. Halaber, talde horrek lau urte daramatza skate-a bultzatzen eta ekimenak antolatzen (lehiaketak, sportjam…). Horrez gain, scooterren eskola ere badu, eta Irunen toki guztietako riders-ak batzen ditu lehiaketetan.