WhatsApp zerbitzua erabiliko du udalak mezuak bidaltzeko
Beste hainbat herritan egin modura, Ereñon ere, udalaren berri edo oharrak helarazteko, zerbitzu berri bat jarriko dute martxan. Hain zuzen, mezuak zuzenean herritarrengana ailegatzeko, aurrerantzean, WhatsApp zerbitzuaz baliatuko da Ereño.Modu horre...
Modu horretara mezuak heltze gura duenak eskaera egin beharko du udala.ereno@bizkaia.org helbidera mezua bidalita, udaletxean idatzia aurkeztuz zein postaz.
Bestalde, Ereñoko Udalak jakitera eman du, udaleko telefono mugikorreko zenbakia ezingo dela herritarren eskabideak egiteko erabili. Horretarako, helbide elektronikoa zein aurrez aurreko arreta zerbitzua daudela gogoratu dute.