Turismo iraunkorragoa lortzea xede duen proiektua aurkeztu dute
Puntu turistiko nagusien dibertsifikazioa eta foko berrien bilaketa egin dute Busturiadeko 20 herriek martxan jarritako Ezkutuko Altxorrak Azaleratuz proiektuanBermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza eta Lanbide Ekimenak Zentroaren eskutik, 2016ko...
Puntu turistiko nagusien dibertsifikazioa eta foko berrien bilaketa egin dute Busturiadeko 20 herriek martxan jarritako Ezkutuko Altxorrak Azaleratuz proiektuan
Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza eta Lanbide Ekimenak Zentroaren eskutik, 2016ko abenduan Ezkutuko Altxorrak Azaleratuz proiektua martxan jarri zuten Busturialdeko 20 udalerrik, Urdaibaiko Patronatuaren, Urremendiren eta Bermeo, Mundaka zein Gernika-Lumoko Turismo bulegoaren laguntzagaz. Hala, astelehenean egin zuten aurkezpena, Madariaga dorretxean.Bertan egon ziren, besteak beste, 20 udalerrietako ordezkariak; Behargintzako, Lanbide Ekimeneko, Lanbideko eta Turismo bulegoetako teknikariak, turismo sektoreko ordezkariak eta proiektua martxan jartzeko kontrataturiko bost adituak.
Proiektua Busturialdeko Enplegu Planen barruan kokatzen da, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza izan du. Horri esker, langabezia egoeran egon diren eta goi mailako ikasketak dituzten bost pertsona enplegatu ahal izan dira sei hilabetean aurkezten den proiektu hori egin ahal izateko.
Proiektuaren helburu nagusiak Busturialdeko baliabide turistikoen diagnosia burutzea eta turismoa deslokalizatzea da, hots, turistak gehien bisitatzen dituzten guneetatik beste gune batzuetara bideratzea. Halaber, eskualdean turismo iraunkorragoa lortu asmoz, puntu turistiko nagusien dibertsifikazioa eta foko berrien bilaketa burutu dute turisten ikuspuntutik. Turistek eskualdeari buruzko bilaketak nola egiten dituzten oinarri hartu dute.
Bilaketen azterketa
Turisten interes puntuetan oinarrituta, turismo plangintza ezberdina eskaini zaie. Horretarako, erabiltzaileen bilaketen azterketa egin dute, eta eskualdeko baliabide turistikoak sailkatu dituzte bilaketa maiztasunaren arabera: zeintzuk diren gehien bilatutakoak eta zeintzuk gutxien. Baliabide bilatuenen kasuan, baliabide horiek sare sozialetan duten posizionamendua aztertu dute, eman beharreko tratamendua finkatzeko. Adituen esanetan, turisten nahiak zeintzuk diren eta zer bisitatu nahi duten ezagututa, eta turismoaren deslokalizazioa aurrera eramateko helburu zehatzagaz, baliabide turistikoaren multzoak eratu eta horiek euren arteko gertutasun eta izaeraren arabera eskualdeko zonalde ezberdinetan kokatu dira.
Diagnosi fasean gaur egungo egoera zein den ezagutu nahi izan dute, eta helburu horregaz Busturialdeko baliabide turistikoen inbentarioa eta azterketa egin dituzte. Alde batetik, baliabidearen egoeraren balorazioa burutu dute adierazle jakin batzuetan oinarrituta, hala nola, balio historikoa, balio naturala, balio kulturala edota hirigintza, azpiegitura eta zerbitzuen egokitzapenak. Bestetik, izaeraren arabera sailkatutako baliabideen testuingurua garatu dute. Aurrekoekin batera hobekuntza planak ere eratu dituzte, eta horien bidez baliabideekiko proposamen eta esku hartze egokiak adierazi nahi izan dituzte.
Lehen fase hori estuarioan oinarritu da, eta hura balorean jartzea bilatu nahi izan dute. Horretarako, paisaiaren akzio plana eratu dute, eta estuarioan ematen den turismo aktiboa iraunkortasunagaz uztartu nahi izan dute.