Lekeitioko balkoirik dotoreena sarituko dute
VII. Balkoi Lehiaketa antolatu du udalak. Herriko balkoi guztiak aztertuko ditu epaimahaiak, ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean. 200 euroko saria emango duteLekeitioko Udalak VII. Balkoi Lehiaketa antolatu du, Kitto Merkatari Elkartearen laguntzag...
VII. Balkoi Lehiaketa antolatu du udalak. Herriko balkoi guztiak aztertuko ditu epaimahaiak, ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean. 200 euroko saria emango dute
Lekeitioko Udalak VII. Balkoi Lehiaketa antolatu du, Kitto Merkatari Elkartearen laguntzagaz. Herritarren inplikazioaren bidez udalerriko ingurumena eta estetika hobetzea du helburu ekimenak, «landare eta lore elementuek herri ingurune atsegina eta estetikoa lortzeko duten garrantziari balioa eman, eta horrela, lekeitiarrek zein turistek goza dezaten».Parte hartzeko epea ekainaren 7an zabalduko da, uztailaren 7ra arte, eta ez da inon izenik eman behar izango; epealdi horretan epaileak ibiliko dira udalerrian zehar, kalerik kale, balkoi guztiak aztertzen.
Kitto merkatari elkarteko Amalur eta Lourdes Lorak loradendetako arduradunek osatuko dutela epaimahaia jakitera eman du udalak. Saria eta antolakuntza, berriz, udalaren ardura izango dira.
Balkoi osoa kontuan
Balkoiak baloratzerako orduan, landare biziak dauden balkoi eta leihoak hartuko dituzte aintzat. Gainera, epaimahaiak balkoi osoa edukiko duela kontuan azaldu dute, eta puntuak ematerako orduan originaltasuna eta sormena ere irizpide izango dituztela aurreratu dute. «Balkoi osoaren itxura, loreak eta lorontzien egoera, margotuta dauden edo ez, txukun dauden, ze tamaina daukaten eta itxura ederrekoak diren hartuko dira kontuan».
Herriko balkoirik dotoreenak 200 euroko saria eskuratuko du, herriko dendetan gastatzeko. Saria Kittok antolatzen duen udako merkatu txikian emango dute.