IX. Barikuetan Jai Alai Kinielan nagusien lehian lehenengo sailkatu diren laurek profesionalekin bikotea osatuta jokatuko dute bihar. Aurreko jardunaldietan ez bezala,
19:30etik aurrera jokatuko dute biharko Irabazleen Kiniela.
Barandika aurtengo kinielaren irabazlea Minviellegaz ariko da lehian. Elkoro I sailkatu da bigarren, eta hark Gonzalo Beaskoetxeagaz osatuko du bikotea. Urrutxua hirugarren sailkatuak, berriz, Etxebagaz jokatuko du, eta Elkorok eta Curveurrek osatuko dute laugarren bikotea.
Barandika da aurtengo kinielaren irabazlea.
Argazkia: Ana Gomez/ Gernika Jai Alai Eskola
Aurreko barikuan (maiatzak 26) lehiatu zuten nagusien azken jardunaldia. Bihar, berriz, gazteen azken jardunaldia ikusteko aukera izango dute Jai Alai frontoira bertaratzen diren zaleek.
Gazteen finala 18:00etan hasiko da.
Gazteetan lau bikote hauek ariko dira lehian: Aritz-David, Oier-Unda, Lezamiz-Xabat eta Eneko-Ibon.
Hain zuzen ere,
Eneko eta Unda dira kiniela irabazteko hautagaiak. Horiek sailkatuko dira lehenengo bi postuetan. Enekok hiru kiniela irabazi ditu momentuz, eta Undak bi irabazi ditu eta beste hirutan bigarren sailkatu da.