Aurreko asteburuan jokatu zuten Eibarko VII. Txapelketa. Hain zuzen ere, Gernika RTk
etxeko taldearen kontra lehiatu zuen
finala, eta 3-1 galdu zuen.
Eibarko txapelketan
lau taldek parte hartu zuten. Aipatu bi taldeekin batera, Bera Berak eta Marzola RC Riojak jokatu zuten.
Basurdeak Eibarko txapelketan. Argazkia: Felix Beitia
Basurdeek errioxarren kontra berdindu (1-1) egin zuten, eta Bera Bera mendean hartzea (3-1) lortu zuten.
Denboraldi amaieragaz pozik daude jokalariak “Oso ondo amaitu dugu denboraldia, eta liga bukatu ostean jokatu ditugun txapelketetan pentsatzen genuena baino askoz hobeto jokatu dugu, inpresio onekin. Gozatu egin dugu”.
Eibarko VII. Txapelketa jokatu aurretik,
maiatzaren 13an 7’s Series Euskadi Txapelketa lehiatu zuten Hernanin. Zazpiko errugbi txapelketa horretan
laugarren sailkatu ziren.
Basurdeak Hernaniko txapelketan. Argazkia: Aitor Lauzirika.
Talde gernikarragaz batera, honako hauek jokatu zuten: Hernani CRE, La Unica, Bera Bera Termas, Avia Eibar RT, Marzola RC Rioja, Durango-Uribe-Zornotza, Orkli Ordizia RE eta Escor Gaztedi.
Hernaniko txapelketa Getxo RTk irabazi zuen, eta Eibarko eta Hernaniko taldeak bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Gernika-Lumoko taldeak 19-5
galdu zuen Hernani CREren kontrako kanporaketa, eta Getxo RTren kontra 24-5. Marzolari, berriz, 5-10
irabazi zion, eta Gaztediren kontra ere garaipena lortu zuen: 20-10.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan 22-0 galdu zuten basurdeek hernaniarren kontra.
Eduardo Maidaganek eta Nicolas Martinezek jarraitu
Bestalde, Ohorezko Mailako taldeari dagokionez, Eduardo Maidaganek eta Nicolas Martinezek hurrengo denboraldian entrenatzaile izaten jarraituko dutela jakitera eman du klubak.
Era berean, Mateo Bast taldeko kapitainetako batek ere taldean jarraitzeko akordioa lortu du klubagaz, eta baita Nicolas Jurado
Txinok, Tui Katoak
eta
Matias Lopezek ere.