Joxe Miel Barandiaran udal liburutegiak antolatzen duen Bermeo Uria narrazio lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute bihar,
19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.
Bermeo Uria narrazio lehiaketako iazko parte hartzaileak. Argazkia: Bermeoko Udala
Herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute lehiaketan, hau da,
9 urtetik 18 urtera bitarteko ume eta gazteek. Hala, sariak ere kategorietan banatuko dituzte; adin tarteak kontuan hartuta, guztira
bost kategoriatan.