Autokonpostari lotutako formakuntza tailerrak egingo dituzte hileon
Autokonpostajean hasi eta gure landareak haziko dira! lelopean, formakuntza tailerrak egingo dituzte Busturialdeko hainbat herritan. Bihar, esate baterako, Ibarrangelun jarri dute hitzordua, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Hain zuzen, kultur etxean b...
Doako formakuntza tailerrak dira, eta beharrezko materiala (konpost-ontzi bat, aireztagailua eta gida bat) antolatzen dutenen esku egongo da.
Hurrengoa Gautegiz Arteagan egingo dute (19:00etan) hilaren 7an, eta bi egun beranduago, Elantxoben (19:00etan). Ekainaren 14an Mendatan, 15ean Arratzun (19:00etan), 16an Muxikan (19:00etan) eta 17an Kortezubin (11:00etan) bilduko dira.