Bermeoko Alde Zaharra Biziberritzeko Planaren baitan, Bermeoko Beruala Hirigintza Elkarteak eta EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak hitzarmena sinatu zuten. Arkitektura ikasleek Bermeoko Alde Zaharrean hutsik dauden 19 orube bisitatu ostean,
120 proiektu aurkeztu dituzte. Aukeraketa bat egin eta eta
horietako batzuk, 40 inguru, ikusgai jarri dituzte Nestor Basterretxea aretoan.
Domekara bitartean egongo dira ikusgai,
19:00etatik 21:00etara.
Ikasleei ez diete oztoporik jarri lanak egiterako orduan, eta sormena lantzeko aukera izan dute. Proiektuen aurkezpenean Berualako zuzendari Santi Muruak esan zuenez, proposamenak jasota, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin aztertu beharko dute proiektu horiek bideragarriak diren ala ez, «ikusi beharko da Alde Zaharreko Plan Berezian barneratu daitezkeen».