2017-2018 denboraldirako taldea osatzen ari da Bermeo Futbol Taldea
Entrenatzaile moduan urte beterako kontratua berritu ostean, Toño Vadillo taldea osatzen ari da.
Gaur jakitera eman du klubak Aitor Kortabitarte fitxatu dutela. Somorrostrotik dator, eta aurretik Athletic-eko beheko mailetan eta Portugaleten jokatu du.
Asteon esan dutenez, Aitor Etxebarriazarraga atezain gernikarrak, Ibon Diez bermeotarrak eta Andoni Nuñez durangarrak ere Bermeon jokatuko dute.
Halaber, Urtzi Erleaga atezain gernikarra eta Ekaitz Azkuenaga aurrelari bilbotarra fitxatu dituzte.
Mario Sanchezek, Carlos Uriartek, Xabier Zuluetak eta Igor Ispizuak urte beterako berritu dute. Eta Eneko Anparan, Ibon Erauzkin eta Gotzon Basaldua harribiko jokalariek, amaitu den denboraldian bezala, lehen taldean jokatuko dute hurrengo denboraldian ere.
Unai Santamariak urte beterako kontratua sinatu du.