Zaharren egoitzakoek irteera programa abiarazi dute
Bermeoko Udalaren zaharren egoitzak aurten ere martxan dauka irteera programa. Egoiliarrek astelehen eta bariku guztietan Bermeoko hainbat tokitara eta inguruko herrietara goizeko irteerak eta egun osoko lau irteera egingo dituzte.Programa horrek Berme...
Programa horrek Bermeoko Udalaren zaharren egoitzako egoiliarrentzat hainbat onura dakartza. Izan ere, «egoiliarrei egoitzatik kanpo egoteko aukera eskaintzen die, komunitatearekiko lotura mantenduz eta egoiliarren autoestimua hobetuz», azaldu du Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko lehendakari Benito Ibarrolazak.
Astelehenetan etxeko furgoneta egokituagaz egiten dituzte irteerak, eta zazpi egoile joaten dira inguruko herrietara zein Bermeoko hainbat tokitara. Barikuetako irteerak, bestalde, Lamerara izaten dira. Hara joateko, etxeko furgoneta egokituaren eta Bidaideak-eko furgonetaren laguntza edukiko dute, eta, gehienez, hamahiru egoile joango dira. Bertan, lagunak ikusteko eta familiakoekin egoteko aukera izango dute.
Egun osoko irteerak honakoak izango dira: maiatzean, esaterako, Talan barbakoa egingo dute, ekainean Santimamiñen dagoen jatetxean bazkaria egingo dute, eta abuztuan Bakiora bi irteera egingo dituzte.
Horrez gain, Guggenheim museora ere irteera kulturala egingo dute ekainean; bisita gidatuagaz.