Basati Bikeko Lander Lartitegi busturiarra, Bizkaiko txapeldun
Lander Lartitegi busturiarrak 2. urteko kadeteen Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen domekan, Portugaleten.Lehenengo eta bigarren urteko lasterketa izan zen, eta Basati Bikeko txirrindulariak ordubete eta 13 segundotan amaitu zuen. Gainera, Mendiko Saria ...
Lehenengo eta bigarren urteko lasterketa izan zen, eta Basati Bikeko txirrindulariak ordubete eta 13 segundotan amaitu zuen. Gainera, Mendiko Saria ere eskuratu zuen.
Ekin-SC Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitia sailkatu zen bigarren, Lartitegirengandik hamar segundora, eta 31 segundora helmugaratu zen Seguros Bilbaoko Iñigo Colina.
Lartitegik bolada bikaina darama. Izan ere, zapatuan Galdakaon lehiatutako erlojupeko igoeran ere nagusitzea lortu zuen, eta Euskadiko Federazioak deitu du uztailean Avilan (Gaztela eta Leon, Espainia) lehiatzekoa den Espainiako Txapelketa jokatu dezan.
Galdakaoko Olabarrietako Sari Nagusian Basati Bikeko Mikel Gonzalez hirugarren sailkatu zen, eta Busturiko txirrindulari taldeak lortu zuen Taldekako Saria. Portugaleteko lasterketa moduan, Galdakaokoan ere, Mikel Agirrebeitia sailkatu zen Lartitegiren atzetik.
Gaztetxoak Torneoa
Asteburuan Gaztetxoak Torneoaren bi lasterketa lehiatuko dituzte Busturia Bike taldeko kadeteek. Zapatuan Larrabetzun ariko dira lehian, eta domekan, berriz, Gasteizen.
Dagoeneko Gaztetxoak Torneoko hiru proba jokatu dituzte. Azkena Abadiñon lehiatu zuten orain dela bi aste, eta Lartitegik lortu zuen garaipena.