Josefina Uriartek irakurriko du jaiei hasiera emango dien pregoia
Bihar hasi eta ekainaren 6ra bitartean, Maietz Pazko jaietan murgilduko dira Arratzuko herritarrak. Ume zein helduentzako jarduerez osatu dute, beste behin, jaietako egitarauaAsteburuan emango diete hasiera Arratzuko Maietz Pazko jaiei, eta aurrekoetan...
Bihar hasi eta ekainaren 6ra bitartean, Maietz Pazko jaietan murgilduko dira Arratzuko herritarrak. Ume zein helduentzako jarduerez osatu dute, beste behin, jaietako egitaraua
Asteburuan emango diete hasiera Arratzuko Maietz Pazko jaiei, eta aurrekoetan legez, herritar bat izango da pregoia irakurriko duena.Iaz Iskander Rodriguez musherrak egin antzera, aurten, Adinekoen Elkarteko kide Josefina Uriartek irakurriko du jaietako pregoia, eta, horregaz batera botako dute hasierako txupina.
Halaber, buruhandien kalejira ere egingo dute jaietako lehen egun horretan.
Horren ostean, sartenekoa jateko bilduko dira herritarrak, eta sabela bete ostean, dantza egiteko aukera edukiko dute Joxpa taldearen erromeriagaz.
Bihar hasi, eta ekainaren 6ra arte iraungo dute jaiek herrian. Beste urte batez, egitarau zabala antolatu dute, ume, gazte zein helduak jai giroan murgildu daitezen.
Kirol jarduerak
Betiko legez, kirolerako tartea egongo da Arratzun: Bizkaiko lasto jaurtiketa, trasko lasterketa, bizikleta lasterketa, esku pilotako partidak eta Enduro lasterketa antolatu baitituzte, besteak beste.
Dena den, kirola egiteko aukera baino gehiago eskainiko du Arratzuk datozen egunotan. Hala, herri bazkariak, umeentzako puzgarriak, trikitilariak, txokolate jana, musika emanaldiak eta meza izango dituzte herritarrek aukeran.