Josu Cabriadaren kartela aukeratu dute Mundakako sanpedroak iragartzeko

2017. urteko San Pedro jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu du Mundakako Jai Batzordeak. Bi proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara, eta bi horien artean Josu Cabriada Izagirre mundakarrarena aukeratu du epaimahaiak.
Josu Cabriada kartel irabazleagaz

Josu Cabriada kartel irabazleagaz. Argazkia: Mundakako Udala

Behin baino gehiagotan aukeratu izan dituzte Cabriadaren kartelak jaiak iragartzeko, eta ez Mundakako jaiak iragartzeko soilik; Bermeo eta Busturiko jaiak iragartzeko kartel lehiaketak ere irabazi ditu urte ezberdinetan.