Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa emango dute Ean

Emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa domekan eskainiko dute, doan. Lekeitioko Wing-Tsun taldeko bi kidek emango dute ikastaroa, 10:30etatik 13:30etara. Eskolondon jarri dute hitzordua. Batzen den jende kopuruaren, eta eguraldiaren arabera, Eskolondon bertan edo frontoian egingo dute autodefentsa saioa. Urtean zehar ikastaro gehiago emateko asmoa dutela jakitera eman dute.