30. Garriko Eguna, «giro ederrean»
Garriko Bertso Eskolak antolatuta, 30. Garriko Eguna ospatu zuten domekan, Ariatza auzoan. «Giro ederrean», 40 lehiakidek parte hartu zuten. A mailan, Uxue Zendagortagalarza muxikarrak irabazi zuen, eta Leire Macdonald gernikarrak egin zuen bigarren...
Garriko Bertso Eskolak antolatuta, 30. Garriko Eguna ospatu zuten domekan, Ariatza auzoan. «Giro ederrean», 40 lehiakidek parte hartu zuten. A mailan, Uxue Zendagortagalarza muxikarrak irabazi zuen, eta Leire Macdonald gernikarrak egin zuen bigarren; B mailan, Maialen Zendagortagalarza gailendu zen, eta bigarren Janire Arrizabalaga gernikarrak egin zuen; D mailan, azkenik, Beñat Bilbao gernikarra nagusitu zen. Halaber, hamar aipamen banatu zituzten A mailan, eta beste bost B mailan.