Zaharren egoitzakoek musikaz gozatu ahalko dute martitzenean

Bermeoko Sancti Spiritus udal zaharren egoitzako egoiliarrek musikaz gozatzeko aukera izango dute datorren martitzenean. Azken urteetan egin bezala, udal musika eskolako irakasleak egoitzara hurbilduko dira. Aurten, Egiaren Doinuak kontzertua eskainiko...

Bermeoko Sancti Spiritus udal zaharren egoitzako egoiliarrek musikaz gozatzeko aukera izango dute datorren martitzenean. Azken urteetan egin bezala, udal musika eskolako irakasleak egoitzara hurbilduko dira. Aurten, Egiaren Doinuak kontzertua eskainiko die.

Egoiliarrak kanpora atera, eta lorategian izango da kontzertua, 11:00etan. Egoitzaren kanpoko aldetik ere ikusteko aukera egongo da.