Goi Zalek Burgosera mendi irteera egingo du hilaren 28an
GERNIKA-LUMO// Goi Zale mendi taldeak Burgoseko Castro Grande (1.094 m) mendira irteera antolatu du hilaren 28rako. 18 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta izena eman gura duenak mendi taldearen bulegora jo beharko du martitzenean edo eguenean, 20:0...
GERNIKA-LUMO// Goi Zale mendi taldeak Burgoseko Castro Grande (1.094 m) mendira irteera antolatu du hilaren 28rako. 18 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta izena eman gura duenak mendi taldearen bulegora jo beharko du martitzenean edo eguenean, 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 15. Maiatzaren 28an 08:00etan aterako dira Gernikatik.