Udalekuetan izena emateko epeak zabaldu dituzte
Uda guztietan bezala, aurten ere, udalekuak antolatu dituzte Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat herritan, eta horietan izena emateko epeak zabaldu dituzte dagoeneko.Berriatuan, esaterako, uztailean izango dira 4 eta 12 urte bitartekoentzako udalek...
Berriatuan, esaterako, uztailean izango dira 4 eta 12 urte bitartekoentzako udalekuak, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko epea hilaren 23ra arte dago zabalik, eta interesatuek udaletxean eman behar dute izena.
Foruan ere uztailean egingo dituzte, 3tik 28ra, astelehenetik barikura, 09:30etik 13:30era bitartean. Batetik, 3 eta 10 urte bitarteko umeentzako jarduerak eskainiko dituzte, eta bestetik, 11 eta 15 urte artekoentzako Gazte Kanpusa. Interesatuek maiatzaren 26ra arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, udaletxera (94-625 51 80/idazkaritza.forua@bizkaia.org) zein kultur etxera (94-625 45 74/liburutegi.forua@bizkaia.org) jo beharko dute.
Morgako eta Mendatako udalekuak ere hilabete berean egingo dituzte. Morgan, 4 eta 8 urte bitartekoek aisialdi programaz gozatuko dute uztailaren 3tik 14ra, 09:30etik 13:30era bitartean. Eta 9 eta 15 urte arteko gazteek, aldiz, hondartzako kirol programaz, eskualdeko beste herri batzuetakoekin batera. Azken horiek ingelesez eta euskaraz gauzatuko dituzte. Maiatzaren 26ra arteko epea izango dute izena emateko, eta, horretarako, udaletxera jo beharko dute.
Mendatan, azkenik, ekainaren 26an hasiko dituzte udalekuak eta uztailaren 28an bukatu, 09:00etatik 14:00etara. Batetik, 2 eta 15 urte bitartekoen taldea egongo da, eta, beste alde batetik, 12 eta 15 urte bitartekoena. Batean zein bestean izena eman nahi duenak Idatxe Etxeagaz harremanetan jarri beharko da maiatzaren 31 baino lehenago (94-625 72 04).