Zapatuko gisatu txapelketako izen ematea, zabalik
LEKEITIO // Urtero modura, Gisatu Txapelketa antolatuko du Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak Iparraldeko Haizeak jaialdiaren baitan. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi duten guztiek kultur etxera joan be...
LEKEITIO // Urtero modura, Gisatu Txapelketa antolatuko du Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak Iparraldeko Haizeak jaialdiaren baitan. Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Parte hartu nahi duten guztiek kultur etxera joan beharko dute. Bihar izango da txapelketan izena emateko azken eguna. Bestalde, Iparraldeko Haizeei hasiera emango dien bertso saiorako sarrerak ere aldez aurretik eskura daitezke Aralden, 5 eurotan.