Gizonezko bat hil da nekazaritza lanetan zebilela
Ziortza-Bolibarko Zeinka-Ziarregi auzoan gertatu zen istripua astelehenean. Osasun langileek haren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten eginNekazaritza lanetan zebilen gizonezko bat zendu zen astelehen arratsaldean, Ziortza-Bolibarren. Eusko Jaurla...
Ziortza-Bolibarko Zeinka-Ziarregi auzoan gertatu zen istripua astelehenean. Osasun langileek haren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin
Nekazaritza lanetan zebilen gizonezko bat zendu zen astelehen arratsaldean, Ziortza-Bolibarren. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 19:00ak aldera gertatu zen lan istripua Zeinka-Ziarregi auzoan.58 urteko gizonezkoa traktore bategaz zebilen beharrean Zeinka-Ziarregin, eta traktorea irauli eta gainera erortzerakoan, harrapatuta geratu zen.
Markina-Xemeingo suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak istripua gertatu zen lekura joan ziren, eta gizona traktore azpitik ateratzen saiatu, baina lekuan bertan hil zen, jasandako zaurien ondorioz.
Osasun langileek haren heriotza baieztatu zuten.