Errefuxiatuen aldeko elkartasun zozketa jarri dute martxan
Ondarroako Ahlan Wa Sahlan elkarteak zozketa bat jarri du martxan, Grezian harrapatuta dauden milaka errefuxiatuei laguntzen dien Himaya taldeari ekar- pena egiteko.Ondarroako zein inguruko 30 artista baino gehiagoren lanak zozkatuko dituzte. Besteak b...
Ondarroako zein inguruko 30 artista baino gehiagoren lanak zozkatuko dituzte. Besteak beste, Kirmen Uribe idazleak, Inas Urrosolo bitxigileak, Agurtzane Arrizabalaga jostunak, Natalia Zubova margolariak eta Keu Agirretxea musikariak lagundu dute, euren liburu, artelan edota musikagaz.
Zozketan parte hartzeko txartel bakoitza 2 euroan salduko dute elkarteko kideek, eta hurrengo dendetan egongo dira salgai: Txo!, Badiola, Basati, Bengoetxea Kirolak, Brontxe, Duomo, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Goiara, Ibili, Idaga estetika, Idiakez liburudenda, Itsasne eta Deñe, Ituarte, Kikari, Klik-Klak, Laura’s, Lavin, Lide, Lorak Esther, LZ, Sustrai, Urrosolo bitxiak, Zaldu, Zibot eta Zurrumurru.
Sariak denda horietako erakusleihoetan daude ikusgai, ekainaren 30era arte.
Antolatzaileek nabarmendu dute zozketaren helburua solidarioa dela.