Hilik agertutakoaren gorpuan ez dute krimen zantzurik aurkitu
Atzo gizonezko baten gorpua aurkitu zuten Gernika-Lumoko tailer mekaniko batean, arma zuriz egindako lesioak zituela. Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eta auzitegiko medikuak ez dute 54 urteko herritar ...
Hala ere, oraindik gorpuari autopsia egin behar diotela azaldu dute. Horregatik, autopsiaren emaitzak izan arte, Ertzaintzak ezin duela ezer baieztatu aipatu du.
Atzo 08:10 inguruan aurkitu zuten gorpua, eta kasua ikertzeko, auzitegiko medikua eta Ertzaintza bertaratu ziren gertaera jazo zen lekura.