Eskola txikiek bat egin dute Busturian
Eskola txikia herriaren hazia lelopean, Eskola Txikien Eguna ospatu zuten barikuan, Busturian. Herriko ikasleekin batera, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako, Muxikako Urretxindorra eskolako, Natxituko (Ea) Haizeder eskolako eta Mundakako ikastetxeko ...

Eskola txikia herriaren hazia lelopean, Eskola Txikien Eguna ospatu zuten barikuan, Busturian. Herriko ikasleekin batera, Gautegiz Arteagako Montorre eskolako, Muxikako Urretxindorra eskolako, Natxituko (Ea) Haizeder eskolako eta Mundakako ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten; guztira, 438 ikasle. Eguna elkarregaz igaro ostean, amaieran, Montorre eskolak hartu zuen lekukoa. Datorren urtean bertan batuko dira eskola txikietako ikasleak. Argazki galeria + bideoa: busturialdea.hitza.eus.