Amnistiaren Astean hildakoak omendu dituzte Lekeition eta Mutrikun
Beheko Plazan bildu dira mutrikuarrak elkarretaratzean. Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena gogoratu eta Arantza Zuluetaren askatasuna ospatu dute LekeitionKalera Kalerak antolatuta, Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena gogoan izan dute Le...
Beheko Plazan bildu dira mutrikuarrak elkarretaratzean. Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena gogoratu eta Arantza Zuluetaren askatasuna ospatu dute Lekeition
Kalera Kalerak antolatuta, Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena gogoan izan dute Lekeition eta Mutrikun. Jende ugari batu zuen Lekeitioko Independentzia plazako monolitoan zapatu arratsaldean egindako ekitaldiak. Beheko Plazan bildu ziren, berriz, bariku arratsaldean, mutrikuarrak.Orain dela 40 urte izandako gertakariak gogora ekarri eta hildakoak omendu zituzten Lekeitioko ekitaldian, lore eskaintza eginez. Orain dela 40 urteko Amnistiaren Aste hura gogorra izan zela azpimarratu zuten, eta bakea eta askatasuna irabaztera kalera atera behar dela nabarmendu, mobilizazioen garrantzia azpimarratuz.
Arantza Zuluetaren askatasuna ere ospatu zuten. Preso eta iheslari ohi guztiak igo ziren oholtzara, eta Andoni Gabiola Toñua-k Amnistiaren giltza eman zion Zuluetari. Gazte eta lagunek ikurrinekin egindako pasillotik igaro zen Zulueta monolitoraino, eta txapela eta loreak oparitu, eta aurreskua dantzatu zioten. Zuluetak eskerrak eman zizkien herritarrei isolatuta igaro duen denboran bere alde egin dituzten ekimenengatik.