Hogei mahai inguru jarri zituzten zapatuan, Lurgorri auzo kultur elkarteak antolatutako bigarren eskuko azokan. Erantzun ona izan da, eta eskerrak eman gura dizkiete auzokoei. Izan ere, erabiltzen ez zituzten gauzak atera eta salgai zein trukean ipini zituzten Lurgorriko auzotarrek. Eskola inguruan bildu ziren, eta erantzuna ona izan zela esan dute auzo elkartekoek. Besteak beste, umeen arropak, jostailuak, komikiak, liburuak, zapatak, pastelak edota gozokiak ikus zitezkeen bertan jarritako mahaietan.
Eguna girotzeko, gainera, auzokoen gozamenerako bi ekitaldi be izan ziren auzoan. Batetik, Gernika-Lumoko Yan Tao Taiji Quan eskolakoek tai-chi saioa egin zuten, auzoko txalapartarien laguntzarekin. Biak uztartuta, “fusioa” zoragarria izan zela esan zuten. Ostean, parte hartzeko aukera izan zuten Lurgorriko bizilagunek, eta umeak izan ziren, batez ere, horretara animatu zirenak. Bestalde, Aikido Tanabe eskolakoek aikido erakustaldia egin zuten, praktika hori erakustera emateko.
Azokari amaiera emateko, auzo elkarteak prestatutako mokadutxoa dastatzeko aukera izan zuten bertan bildu zirenek.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.