Gernikako tailer mekaniko batean hilik agertutako gizonezkoaren gorpuan ez dute krimen zantzurik aurkitu
Gaur 08:10 inguruan aurkitu dute gizonezkoaren gorpua Gernika-Lumoko tailer mekaniko batean, arma zuriz egindako lesioak zituela. Eta kasua ikertzeko, auzitegiko medikua eta Ertzaintza bertaratu dira gertaera jazo den lekura.
Dena den, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eta auzitegiko medikuak ez dute 54 urteko gizonezkoaren gorpuan krimen zantzurik aurkitu. Hala ere, autopsia egin behar diote gorpuari. Eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, emaitzak izan arte ezin dute ezer baieztatu.