Euskadiko Elikadura Kluster Egunean
Leartikerrek azken urtean garatu dituen produktuak aurkeztu ditu Euskadiko Elikadura Kluster Eguna ospatzeko BECen egin duten ekitaldian. Markina-Xemeingo Zentro Teknologikoak alde batetik, eguerdian egin zen erakusketan parte hartu zuen, eta bestetik,...

Leartikerrek azken urtean garatu dituen produktuak aurkeztu ditu Euskadiko Elikadura Kluster Eguna ospatzeko BECen egin duten ekitaldian. Markina-Xemeingo Zentro Teknologikoak alde batetik, eguerdian egin zen erakusketan parte hartu zuen, eta bestetik, aurten aurkeztu den Berrikuntzen Txokoan egon zen. Beste produktu batzuen artean, gazta zilindroa, euskal esneagaz ekoiztutako gazta erdiondua eta laranja zein sagar-sagardo mermeladazko jogurtak aurkeztu zituzten.