Yaiza Txakartegi, Euskadiko diseinatzaile gazteen finalean
Barakaldoko Max Centerren izango da gaur finala. Publikoari zabalik egongo da. Sei lanez osatutako 'Yellow ambition' bilduma aurkeztu du lekeitiar gazteakGaur egingo den Euskadiko diseinatzaile gazteen finalean egongo da Yaiza Txakartegi lekeitiarra. 6...
Barakaldoko Max Centerren izango da gaur finala. Publikoari zabalik egongo da. Sei lanez osatutako ‘Yellow ambition’ bilduma aurkeztu du lekeitiar gazteak
Gaur egingo den Euskadiko diseinatzaile gazteen finalean egongo da Yaiza Txakartegi lekeitiarra. 61 diseinatzailek aurkeztu dituzte diseinuak lehiaketara, eta horietatik hamabi hautagai pasatu dira finalera, tar- tean, lekeitiarra. Gaurko hitzordua irabazten duenak Euskal Herria ordezkatuko du Espainiako 2017ko Modako Sari Nazionalean.Yellow Ambition bilduma aurkeztu du Txakartegik. Bilduma sei lanek osatzen dutela azaldu du 23 urteko diseinatzaile gazteak. «Lehenengo aukeraketan dosierra aurkeztu genuen, gure proiektua azalduz, eta finalerako aukeratu gintuztenean, proiektua sortu, eta orain, finalean aurkeztuko dugu».
Lehiaketa horretan parte hartzen duen lehen aldia dela zehaztu du lekeitiarrak. Hala ere, beste lehiaketa batzuetan parte hartu eta finaletara ere ailegatu da. «Creamodako finalean egon nintzen iaz, eta bigarren maila ikasten nenbilela Getxomodara aurkeztu nuen beste proiektu bat».
Publikoari zabalik
Barakaldoko Max Centerren izango da finala, 19:30ean, eta publikoari zabalik egongo da. Izan ere, txapelketan, epaimahai profesional baten erabakiagaz gain, publikoaren iritzia ere izan dute kontuan. Diseinatzaileen lanaren lagin bat ikusgai jarri zuten, eta Barakaldoko merkataritza gunetik igaro direnek euren gustuko diseinatzailearen aldeko botoa emateko aukera eduki dute. «Orain arte epaimahai profesionala izan duten lehiaketetan parte hartu dut, eta biharkoa, publikoagaz, ez dakit nola aterako den».
Egunotan bere bildumari azken ikutuak eman eta desfilea prestatzen ari da. Momentuz lasai dago, bilduma guztia prest dauka eta.