San Gregorio jaien eztanda
Barikuan hasita, jai giroak ez du etenik eduki Berriatuan. Gaur San Gregorio Eguna ospatu eta gauean Kaxero Gaupaseroren igoera egongo da. Foruan ere ospakizunak edukiko dituzte gaur.Urtero modura, San Gregorio jaiak girotsuak ari dira izaten Berriatua...
Barikuan hasita, jai giroak ez du etenik eduki Berriatuan. Gaur San Gregorio Eguna ospatu eta gauean Kaxero Gaupaseroren igoera egongo da. Foruan ere ospakizunak edukiko dituzte gaur.
Urtero modura, San Gregorio jaiak girotsuak ari dira izaten Berriatuan. Gaur da San Gregorio Eguna, eta Sarats dantza taldearen emanaldia (12:00etako meza ostean), karta txapelketak (16:30ean hasita) eta Kaxero Gaupaseroren igoera eta su emanaldia (22:00etan) izango dituzte.Euripean ere, umore eta ilusioz beterik hasi zituzten berriatuarrek jaiak barikuan. Gure Esku Dago-ren kideek piztu zuten txupina, eta gaur arte, jai giroak herri osoa hartu du.
Zapatuan paella jana eta Hara! eta Esne Beltza taldeen kontzertuak jendetsuak izan ziren. Eta atzo umeen jolasak egin eta gero, jaiak gaur amaituko dira.
Foruan ere bai
Foruan ere ospakizuna izango dute gaur. Triñen batuta, 19:00etako meza ostean dantzariek emanaldia eskainiko dute, eta bakailao jana egongo da gero.