EH Bilduren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) aldeko botoekin, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eguneratzea adostu zuten iazko ekainean egindako osoko bilkuran. Bien arteko akordioan, tipo berriak zeintzuk izango ziren adosteaz gain, zerga horretatik udalak jasoko duen diru gehigarria (urtean 100.000 euro) non inbertituko zen adostu zuten.
2017an, inbertsio horiek Talan egingo zituztela adostu zuten. Hala,
jeltzaleek jakinarazi dutenez, lanerako
dokumentu bat aurkeztu dute udalean, proposamen ugarirekin.
Tala
Aparkalekuak margoztea, irisgarritasuna hobetzea, futbol zelaiaren azpiko aparkalekua txukuntzea eta argiztatzea, argiterian hobekuntzak egitea, jesarlekuak berriztatzea eta Talan ekitaldiak egiteko argindar toma finko bat jartzea proposatu dituzte, besteak beste.
Udalean aurkeztu duten dokumentua gunea bisitatu eta Talako hainbat bizilagunen iritziak entzun ostean landu dutela azaldu dute jeltzaleek. Horretan,
guneak dituen arazoak identifikatu dituzte, eta zenbait proposamen posible bildu dituzte.
Jeltzaleen iritziz
Talan bi motako arazoak daude:
mantenua batetik; eta, bestetik,
egiturazko arazoak. Hori guztia kontuan izanik, aurkeztu dituzten proposamenak udal talde ezberdinetako ordezkariak eta udal teknikariak bilduko diren taldean aztertu gura dituztela azaldu dute.
“
Hasierako proposamena da egin duguna”, esan dute. Modu horretan,
ekarpen guztiak entzuteko prest daudela adierazi dute, “guztien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu eta posible direnak gauzatzeko”.
Jeltzaleen ustez, “Tala hainbat bermeotarren bizileku izateaz gain, gure herriko arnasgune eta aisialdi gune zabal eta ederrenetakoa da. Horregatik, bertako zerbitzu eta azpiegiturak hobetzen joan beharra daukagu, eta Tala dinamizatzeko neurriak landu behar ditugu”.