Tabirako Baque talde durangarraren kontra nagusitasun osoz gailendu ziren atzoko finalean: 48-88.
Gernika KESB lehen laurdenetik nagusitu zen Malosteko kantxan. Esate baterako, 11-24ko partziala lortu zuen lehen laurdenean. Ane Olaeta, Aitana Vergara eta Marta Alberdi etxeko jokalariak bikain aritu ziren, eta defentsa lanean bikain aritu zen taldea.
Hirugarren laurdenean apur bat erlaxatu ziren talde gernikarraren jokalariak, eta durangarrek ondo aprobetxatu zuten. Hala ere, azken laurdenean hasieratik egindako lana borobildu zuten gernikarrek.
Argazkia: Txebi Arriaga.
Bestalde,
Bilboko bi taldek jokatu zuten hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, eta La Sallek 66-59 irabazi zion Unamunori.
Aipatu lau taldeek, barikuan hasi eta domekara arte lehiatu dute
Malosten Bizkaiko Final 4 Junior txapelketa.
Zapatuan 68-43 irabazi zion Gernika KESBek La Salleri, eta Tabirakok 45-54 mendean hartu zuen Unamuno.