Eguraldia lagun, giro ona izan da Bizkargin
Eguraldia lagun eta trikitilarien konpainian, giro ona izan zuten atzo, Bizkargi mendian bildu zirenek. Ekitaldia egin zuten, eta bertsolariez gozatzeko aukera ere izan zuten. Bi dantzarik, gainera, Larrabetzuko Gure Esku Dagoko taldea omendu zuen, aurreskua eginda. Irteera puntu ezberdinetatik aterata, nork bere bidea egin zuen; dena den, guztiek izan zuten helmuga bera: Bizkargiko tontorra. Eta helburua ere bera zuten, urtero legez: 36ko gerran hildako gudariak omentzea.