[ARGAZKI GALERIA] Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikien urteko ekitaldia
Urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikiak eta gazteak zapatu iluntzean. Eguraldi onak lagunduta, Artza frontoiko ekitaldia hasi aurretik, kalejira txiki bat egin zuten dantzariek. Frontoitik atera eta Lamera zeharkatu zuten frontoira bueltatzeko.
Ilusio handiz Euskal Herriko probintzia ezberdinetako dantza ugari taularatu zituzten dantzariek. Bertaratutakoen txalo zaparradarekin, pozik amaitu zuten ekitaldia dantza taldeko dantzari txikienek.