Rudelari Eguna hemen da
Poteo Sound Systemarekin emago diote hasiera egunari, 13:00etan. Euskatalites eta Sustraians Revue taldeek joko dute gauean, Astran
Musika eta giroa. Arratsalde-iluntze eta gauean musikak hartuko du protagonismoa Gernika-Lumoko Rudelari egunean. 19:30ean hasita, Mendo Jr-ek eskainitako pintxadarekin girotuko da jendea, Arima tabernan. Ostean, 22:00etan hasita, Astra izango da kontzertuen gunea. Hain zuzen, Euskatalites eta Sustraians Revue taldeak izango dira oholtza gainera igoko direnak.
Bermeoko Akatz taldearen alter egoa da Euskatalites, talde beteranoa. Ska, rocksteady eta reggaea dira lantzen dituen estiloak.
Zapatu gaueko bigarren taldea Iruñetik helduko da: Sustraians Revue. Sustraians Records zigiluarekin, kontzertu kopuru mugaatua eskainiko ditu taldeak; horietako bat?Gernikan. 60ko hamarkada bukaerako doinu jamaikarrekin maiteminduta, hainbat musikari eta taalde batu dira, early reggae estiloko musika eskaintzeko.
Astrako kontzertuen ostean festa giroa ospa tabernan jarraituko duela jakinarazi dute antolatzaileek. Hain zuzen, ska eta reggae musika entzuteko aukera