Lur gaineko Euskal Herriko sokatira txapelketa hasiko du bihar Mutrikuk
Lehen hitzordua Azkoitian izango dute, eta bigarrena Berriatuan. Mutrikuko taldeagaz ariko dira Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztediko tiralariak680 kilokoarekin hasiko da bihar Lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa, Azkoitian. 17:30ea...
Lehen hitzordua Azkoitian izango dute, eta bigarrena Berriatuan. Mutrikuko taldeagaz ariko dira Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztediko tiralariak
680 kilokoarekin hasiko da bihar Lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketa, Azkoitian. 17:30ean izango dute tiralariek lehen hitzordua, liburutegi ondoko zelaian. Mutrikuko taldeagaz batera Goiherri A, Goiherri B, Akelarre eta Gaztedi taldeak ariko dira lehian.Berriatuan jokatuko dute hurrengo proba sokatiralariek, maiatzaren 13an, frontoiaren atzeko zelaian, eta 680 kiloko azken jardunaldia Deban jokatuko dute, maiatzaren 20an. Horren ostean, 640 kiloko, 600 kiloko eta 560 kiloko jardunaldiak iritsiko dira. Txapelketa uztailaren 29an amaituko da, Plentzian.
Nuarbeko kide izandako Sebastian Gurrutxaga entrenatzailearen zuzendaritzapean, inoiz baino lagun gehiago ariko dira Mutriku Sokatira taldean. Hauek izango dira aurtengo tiralariak: Gorka Arreitunandia, Garikoitz Arruti, Xabi Arizaga, Jon Badiola, Eder Bergara, Ekaitz Salcedo, Aitzol Urkiza, Javier Urresti, Ioritz Urruzuno, Ibai Iparragirre, Xabier Arakistain, Beñat Urkiza, Patxi Ituarte, Andoni Elordieta eta Iker Goikoetxea.